Eduki nagusira joan

Solarisek Polonian duen eskari zorroa handitu du Varsoviarako eta Gdanskerako 109 autobus elektriko hornituta

Varsovia eta Gdansk hirietarako 79 eta 30 autobus elektriko hornituko ditu hurrenez hurren, eta bien arteko bolumena 80 milioi euro baino gehiagokoa izango da.

Bestalde, Solarisek eta Poloniako MZA Varsoviako operadoreak 79 autobus elektriko hornitzeko kontratua sinatu dute. Akordio horrek 50 Urbino 18 autobus artikulatu elektriko eta 29 Urbino 12 autobus elektriko hornitzea jasotzen du. Gainera, beste 79 ibilgailu erosteko aukera ere jasotzen du, eta modeloen banaketa oinarri-kontratuan jasotakoaren antzekoa litzateke.

Hala, Poloniako hiriak lehendik ere handia zen autobus elektrikoen flota zabalduko du eta zerbitzuan zero isuriko autobusen kopuru handiena duen Europako hiria izaten jarraituko du. Azken urteotan, deskarbonizazioaren arloan anbizio handiko helburuak lortuz bultzatu du aldaketa hori.

MZA Varsoviak enkargatutako autobusek propultsio-sistema modularreko arkitektura izango dute kasu honetan. Horri esker, bidaiariek espazio handiagoa izango dute eta bateria guztiak kokatzen diren ibilgailuaren sabaian espazio gehigarria sortzen da. Gainera, autobusek Solaris High Energy bateriak izango dituzte, 500 kWh-tik gorako ahalmenarekin 12 metroko modeloetarako, eta 700 kWh-tik gorakoak bertsio artikulatuetarako. GSR2 segurtasuneko araudiak ezarritakoa betez, autobusek laguntza-sistemak izango dituzte, hala nola angelu itsuaren monitorizazio-sistema eta gidariarentzat loguraren berri emateko duen alerta sistema.

Solaris eta MZA Varsoviaren arteko lankidetza orain 28 urte sortu zen eta, ordutik, 1.350 ibilgailu inguru entregatu dizkio hiriari. 2015ean jarri ziren martxan Varsovian Solarisen lehen autobus elektrikoak. Ordutik, operadoreak enpresaren 163 autobus elektriko jarri ditu zerbitzuan, eta, hala, Varsovia hiriburu berde bihurtzen lagundu du.

Bestalde, Solarisek 30 autobus elektriko entregatuko dizkio Gdanski (Itsaso Baltikoaren Poloniako kostaldean dagoen portu-hiria). Autobus-flota datorren urteko irailean entregatuko dio Gdanski, eta 12 metroko 18 unitatek eta 18 metroko 12 autobus artikulatuk osatuko dute. Flota hori Gdańskie Autobusy i Tramwaje enpresa publikoak operatuko du. Ibilgailu bakoitzak bi karga-hartune izango ditu, bata aurreko eskuineko gurpilaren gainean eta bestea ezkerreko aldean; horrela, errazagoa izango da eguneroko mantentze-lanak egitea eta operadorearen deposituan kargatzea.

Unitate horiek izango dira Solarisek Gdansk hirirako egingo dituen zero isuriko lehen ibilgailuak. Gainera, propultsio-sistema modularra izango dute eta horrek osagarriak sabaian jartzeko aukera ematen du. Horri esker, bidaiarientzako espazioa optimiza daiteke (Urbino 12 modeloak 70 bidaiarirentzako lekua izango du, eta bertsio artikulatuek, berriz, gehienez 107 pertsonarentzako lekua).

CAF_Solaris_Urbino_12_Urbino_18_electric-2.jfif

Polonia, merkatu estrategikoa Solarisentzat

Bere historian zehar, Solarisek funtsezko zeregina bete du Poloniako garraio publikoaren modernizazioan eta mugikortasun jasangarriagorantz egin berri duen bilakaeran. Horrekin lotuta, ez dugu ahaztu behar Poloniako energia-politikaren helburuen artean jasota dagoela 2026. urtetik aurrera 100.000 biztanle baino gehiago dituzten hirietan erositako autobus guztiak zero isurikoak izateko eskakizuna.

Solaris hiri-autobusen Poloniako merkatuan liderra izan da 20 urtez baino gehiagoz, eta urteko kuota % 50 ingurukoa da. Horren erakusgarri da Solarisek urte hauetan zehar Poloniako operadoreei entregatutako unitate zifra: 8.000 unitate baino gehiago izan dira, eta horien artean daude zero isuriko 1.200 ibilgailu inguru (elektrikoak, hidrogenozkoak eta trolebusak).

Gaur egun, Solarisen eskaera-zorroari dagokionez, Poloniako merkaturako garatzen ari den kontratuen bolumena 500 milioi eurotik gorakoa da, eta ibilgailu kopurua, berriz, 900 unitate ingurukoa. Hain zuzen ere, aurtengo urtea bereziki ona izaten ari da Solarisek herrialdean duen jarduerari dagokionez. Izan ere, Poloniako hainbat operadorerekin hitzarmenak sinatu ditu 750 unitate berri baino gehiago hornitzeko guztira.

CAF_Solaris_Urbino_12_electric-2.jfif
.